Bienvenid@ al blog de la AMPA del Colegio de Educación Infantil y Primaria Luis Elejalde Rogelia de Alvaro de Vitoria-Gasteiz.

LOMCErik GABEKO HERRIA

'LOMCErik GABEKO HERRIA' explicación de la dinámica. 

Hezkuntza herritik, herriarentzat.
 
Aurreko ikasturtean Gasteizen, Wert ministroak aurreproiektuaren inposaketarekin aurrera jarraitzen zuela ikusita, hezkuntza komunitateko parte hartzaile guztiok, - hainbat guraso, ikasle eta langile-, eragile ezberdinek, herritarrok eta beste Hezkuntza Plataforma osatu genuen gure indarrak batzeko.

Legearen edukiak aztertzeko, eztabaida zabaltzeko, behar dugun hezkuntza sistemaz hausnartzeko, proposamenak partekatzeko eta abar zenbait bilera egin ditugu. Asmo berberarekin hainbat eskoletan hitzaldiak eskaini eta eman egin ditugu.

Guztiok ondo baino hobeto dakigu zer dakarren lege mingarri horrek eta bere ondorioak, horregatik ezin dugu onartu eta ez dugu onartuko.

Gasteizko Hezkuntza Plataformako kideok horrela pentsatzen dugu, eta horren aldeko lana egingo dugu. Baina Plataforma ahalik eta ordezkagarria izan dadin, denon partaidetza behar dugu, zuena ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario