Kaixo euskaltzale!
Gure hirian zortzi urte beteko dituen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko
gonbitea luzatzeko idazten dizugu.
Urterik urte sarea handituz doa eta
dagoeneko ia 700 lagunok osatzen
dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!
Mintzalagunaren helburua euskararen
normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz
egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin
elkartuz.
Besteak beste, hitz egiteko jariotasuna eskuratzea, euskaraz
mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea dugu helburu.
Etxeko
hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, gurasolagunak
ikastetxe bereko gurasoak euskaraz
hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten
toki, egun eta ordutegian.
Asteroko
hitzorduaz gain, beste taldeetako kideak
ezagutzeko eta seme-alaben partaidetza bilatuz ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu.
Ikasturte
berri honetan izena-emateko epea URRIAren
1etik 20ra luzatuko da. Izena emateko esku-orriak Ikastetxean bertan
topatuko dituzu baita
Gasteizko gizarte etxeetan zein euskaltegietan. www.gasteizkomintzalaguna.com web-gunean
ere matrikulatzeko aukera duzu. 2013/2014 ikasturteko kuota 15 €-koa da.
Honebestez,
gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu, Gasteizen euskara gehiago erabili eta entzun
dadin!
BIDERKATU EUSKARA MINTZALAGUNEN MAGIAREKIN
*Parte hartzeko baldintzak:
Euskaraz komunikatzeko
gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo baliokidea) eta astean behin
ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea.