Bienvenid@ al blog de la AMPA del Colegio de Educación Infantil y Primaria Luis Elejalde Rogelia de Alvaro de Vitoria-Gasteiz.

Gasteizko Mintzalaguna



Kaixo euskaltzale!

Gure hirian zortzi urte beteko dituen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko  idazten dizugu. Urterik urte sarea handituz doa eta dagoeneko ia 700 lagunok osatzen dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!

Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.


Besteak beste, hitz egiteko jariotasuna eskuratzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea dugu helburu.

Etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian.

Asteroko hitzorduaz gain, beste taldeetako kideak ezagutzeko eta seme-alaben partaidetza bilatuz ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu.

Ikasturte berri honetan izena-emateko epea URRIAren 1etik 20ra luzatuko da. Izena emateko esku-orriak Ikastetxean bertan topatuko dituzu baita Gasteizko gizarte etxeetan zein euskaltegietan. www.gasteizkomintzalaguna.com web-gunean ere matrikulatzeko aukera duzu. 2013/2014 ikasturteko kuota 15 €-koa da.

Honebestez, gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu,  Gasteizen euskara gehiago erabili eta entzun dadin!

BIDERKATU EUSKARA MINTZALAGUNEN MAGIAREKIN


*Info +:  Zuriñe Etxeberria zurine@gasteizkomintzalaguna.com   648 907 565

            
*Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo baliokidea) eta astean behin ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario